Translate

2013/09/28

BOKAZIOZKO AUKERA


Argazki hau oso interesgarria iruditu zaigu arrazoi ezberdinengatik. Etorkizuneko irakasle gisa, esperientzia atseginak bizitzeko aukera izango dugun bezala, egoera zailekin topo egingo dugu. Horrela izanda ere, beti aurrera jarraitu behar dugu bidean agertzen diren oztopoak gainditzen. Kasu horietan hezitzaile guztiek ilusioa, aurrera jarraitzeko gogoak.. izan behar dute. Hori lortzeko berebizikoa da lan egiten ari diren arloan eroso sentitzea, bestela, hezitzaileek ez dute aurrera jarraitzeko motibaziorik sentituko eta arazoak gainditzeko zailtasunak egongo dira. Beti entzun dugun bezala, motibazioa beharrezkoa da aurreikusita dauden helburuak lortzeko.

Motibazioari buruz hitz egitean gehienetan ikasleak etortzen zaizkigu burura, baina zer gertatzen da hezitzaileekin? zer gertatzen da gurekin? ez ahal dugu motibaziorik sentitu behar aurrera jarraitu ahal izateko?... Horrelako mila galdera agertzen dira gure buruetan, baina, horri buruz hausnartu ostean motibazioa hezitzaileetan berebizikoa dela sinesten dugu. Hezitzaileak motibatuta egon behar dira agertzen diren egoera zailetan aurrera jarraitzeko eta ikasleei motibazio hori transmititzeko.  Haurrei gure barneko egoera transmititzen digu nahi edo ez, beraz, motibazio hori izaten badugu haurrei hori transmititzeaz gain, lasaitasuna, ekiteko gogoak.. transmitituko dizkiegu eta ez, egoera zailetatik paso egiteko pentsamendu horiek.  Aipatutako guztia kontuan hartuta, gure ustez, argazkian idatzita agertzen den bezala, irakasle izatea bokaziozkoa izan behar da, bestela, oso zaila izango da haurrekin lan egitea eta gustura sentitzea. Gustura sentitzen ez bagara, nola beteko dugu aurretik aipatutakoa? nola izango gara zoriontsu lan egiten dugun bezala? nola disfrutatuko dugu momentuaz?....   

1 iruzkin:

  1. Ona!
    -
    Ados ere banago; erantzunak ere beharko dituzue. Apuntatu galderok, laster nori egin ere izango duzue-eta

    ErantzunEzabatu