Bideo humoretsu
honek, oso erabilgarria iruditu zaigu hezkuntzan berebizikoa den alor baten
gainean hausnartzeko: komunikazioa. Komunikazioa, denok dakigun bezala, bizitzako
arlo guztietan ezinbestekoa denez,
hezkuntzan ere presenta dago. Komunikazio bide ezberdinak daude
(keinuak, idatziak, begiradak...) eta horietako guztiak gure geletan presente
dauden arren, berbala da gehien erabiltzen dena, hau da, hitz eginez egiten
dena.
Etorkizuneko
irakasle gisa asko zaindu behar dugu komunikazio hori eta, eraginkorra izan
dadin, guk igarotzen dugun mezua eta gure ikasleek jasotzen duten mezua berdina
dela baieztatu behar dugu. Argi dagonez, interpretazio ezberdinak egon
daitezke, baina horrela izanda ere, igorritako mezua hartzaileak era egoki
batean jasotzen duela baieztatu behar dugu. Horretarako bide ezberdinak
erabiltzea posible izan daiteke: galderak, ariketak... Etorkizun batean, eskola
baten barruan lan egiten egongo gara, beraz, talde ezberdinen barruan lan egitea
beharrezkoa izango da. Hori kontuan
hartzea berebizikoa iruditzen zaigu, izan ere, erabiltzen dugun hizkuntza
hartzaileen arabera egokituta egon beharko da. Horrekin ez dugu esan nahi
ikasleen haurrean hizkuntza sinpletu behar dugunik, baizik eta, ikasleen
aurrezagutzak kontuan hartzea beharrezkoa izango dela gaizki ulertuak ez
egoteko eta aurretik aipatu duen komunikazio eraginkor hori bermatzeko.
Ezin dugu ahaztu
ikasleek garatu beharreko konpetentzien artean komunikazio eraginkorra dagoela,
beraz, garapen hori eman ahal izateko eredu bilakatu behar gara hezitzaileak,
izan ere, ikasleek imitazioz ikasten dute.
Egia handiak esaten dituzue. Eta barre eragiten du zuen bideo politak.
ErantzunEzabatuZuek diozue "guk igarotzen dugun mezua eta gure ikasleek jasotzen duten mezua berdina dela baieztatu behar dugu" ['igaro', baino 'igorri' behar luke, nik uste] Ez dut uste hori egiteko biderik dagoenik; baina osotasuenan irakurrita, zuek ere nire antzera ikusten duzuela ematen du; ez da hala?