Bideoa marrazki
bizidunetakoa izan arren, bidaltzen duen mezua oso
interesgarria iruditu zaigunez, aukera bikaina iruditu zaigu gure hautaketan. Bideoan ikusten den moduan, pertsonaia
batek (gure geletan egon daitekeen ikasle posible bat) berezitasun bat dauka. Hori dela eta, jendea ez da eroso
sentitzen harekin eta ikasleak hori nabaritzen duenez, gaizki sentiarazten da eta desagerrarazteko
gogoak sentitzen ditu. Azkenean,
beste pertsonaia batek (hezitzailea izango
litzateke) berezitasun horren ikuspuntu erabilgarria erakusten dio
umeari, hau da, berezitasun horren alderdi positiboak indartzen ditu
zailtasunetan fokua jarri baino. Modu
horretan, umeak bere buruarekin
eroso sentitzea lortzen du eta, beraz, ez da gainontzekoen aurrean desberdina
sentitzen. Horrek zera erakusten digu: askotan gure geletan behar bereziak dituzten
umeekin topatuko gara eta laguntza eskaini behar diegu desberdin ez sentiarazteko eta gainontzekoekin batera hazteko.
Oso bideo polita.
ErantzunEzabatuHorrelako bideo bat aukeratzeak sentiberatasuna erakusten du; interesgarriagoa litzateke bideoaren kontakizunari heltzea baino (hori edozeinek egin lezake), horrek zuei zein pentsamendu eragiten dizuen erakustea (hori zuetariko bakoitzak soilik egin dezake).