Finlandiako Lehen
Hezkuntzan ikasleek ia arlo guztietan irakasle berberarekin aritzen direnez, ez
dituzte irakasle berriak ezagutu behar, beraz, ez dute irakasle bakoitzarekin
beharrezkoa den konfiantza berriz lortu behar, umeen maila akademikoa hobetuz.
Horretaz gain, Finlandian, familiek asko laguntzen dute ikasleen hezkuntzan.
Horren adibide gisa bertako familiek liburutegira joateko duten ohitura baino
azpimarratzea ez da behar, izan ere, familien %80 liburutegira joaten dira
umeen hezkuntza hobetu nahian. Aipatzekoa da baita ere, estatuak izugarrizko
diru laguntzak ematen dituela hezkuntza sistemari. Aipatutako guztia aurrera
eraman ahal izateko irakasle onenak bilatzen dira, hori dela eta, hezkuntza
ikasketetan murgiltzen diren guztien artean bakarrik %10 lortzen dute
hezitzaile bilakatzea.
Finlandia
Espainiarekin alderatuta askoz txikiagoa denez, herritarren arteko kohesioak
eta homogeneotasunak garrantzi handia dute haien hezkuntza oparoan. Oparotasun
hori Errusiarren menpe zeudenean nortasun nazionala lortzeko hezkuntzari eman
beharreko garrantziari dagokio. Bestalde, estatua (nahiz eta dirua eman) ez da
ikastolen planifikazioaz arduratzen, udaletxeak, ordea, zeregin handia du
hezkuntzaren planifikazioan. Gainera, udaletxeak zuzendaritzan konfiantza
handia erakusten du. Finlandiarrek irakurmenean eta matematikan oinarritzen
dute haien hezkuntza eredua. Haurrek telebista edo filmak ikusten dituztenean
azpitituluak erabiltzen dituzte eta horiek euren hizkuntzan soilik izaten dira.
Ondorioz, ikasleak horiek irakurtzera behartuta daude. Diapositibetan aipatzen
den bezala, horrek zerikusia handia du haien hezkuntzaren arrakastan.
Horretaz guztiaz
gain, Finlandian ikasgaiaren eta ikasleen mailaren arabera moldatzen
dituzte ikasgelak. Esate baterako, matematikak eta hizkuntzak
lantzeko, taldeak erdira murrizten dituzte eraginkorragoak izateko. Lan
indibidualari garrantzi handia ematen diote eskulanen kasuan eta talde
txikiak egiten dituzte baita ere tailerrak lantzeko. Gainera, Finlandian
liburutegi sare oso aberatsa eta konplexua dago ikasleen beharretara egokituta.
Irakasleak oso independenteak dira bertan, eta ez dute beraien artean lan
egiteko inolako ohiturarik, hau da, ez dute talde lanean aritzeko usantzarik.
Bukatzeko, esan beharra dago, Finlandiarrek ez diotela gu bezain
garrantzi handia ematen Haur Hezkuntzari. Aipatutako azken etapari dagokionez,
Euskal Herrian lan gehiago egiten dugu haurrekin arlo pedagogiko zein
sozialetan.
Oraingoan askok idatzi dute Finlandiaren gainean, desberdinena zuena.
ErantzunEzabatuNik zuenari besteetan gehitu dudan gauza bat ere gehituko nuke, baina beste ikuspegi batekin.
Finlandiari PISAtik haratago begiratu behar zaio, nolako gerra zibil handi eta odoltsua izan zuten, nolako alkoholismo tasak dituzten eta biolentziarekin duten harremana (emakumeen kontrakoa dela edota armekin egindako hilketa masibo indiskriminatuak). Gauza gehiago ere egongo dira, baina.