Translate

2013/11/16

CHILDREN SEE, CHILDREN DO.



Aukeratutako bideoa oso interesgarria iruditzen zaigu, bertan adierazten den gai gure egunerokotasunean presente dagoelako eta gure ikasleek horiek bidez ikasten dutelako. Haurrek imitazioaren bidez ikasten dutela ez dugu inoiz ahaztu behar, izan ere, gure keinuak, gure tonua, gure ohiturak.. liburuetan idatzita agertzen dena baino askoz errazagoa ikasten dute beraiek. Bestela esanda, deigarriagoa eta esanguratsuagoa bilakatzen da beraientzat. 

Umeek imitazioz ikasten dute jaiotzen direnetik eta edozein lekutan ikasten dute, autobusean, eskolan, familia arloan, etxean, kalean, ordenagailuan.... Ez dugu ahaztu behar prozesu hori bizitza osoan zehar mantentze dela, beraz, haurrak helduagoak bihurtzen diren arren, gure eredua egokia izatean jarraitu behar du. Helduok eredu bihurtzen gara beraientzat, beraz, eredu positiboak eskaintzen ahalegindu behar gara, izan ere, barneratzen diren jarrerak oso zailak dira zuzentzeko. Bestela esanda, nola esango diogu norbaiti zerbait ez egiteko gu hori etengabe egiten badugu? nola esango diegu gure ikasleei ez oihukatzeko guk etengabe egiten badugu? nola azalduko diegu eskolatik ezin dela korrikarik egin gu beti korrika joaten bagara? ... Mila adibide daude eta mila momentu ikasteko, beraz, etorkizuneko hezitzaile gisa, are gehiago, asko zaindu behar dugu gure jarrera. 

Askotan ikusiko dugu haurrek ez dutela guk eskatzen dieguna egiten, baizik eta, helduengandik ikusten dutena. Beraz, aurretik aipatu dugunarekin lotuta, guk ekintzak eta gure hitzak koordinazio bat izan behar dute, hau da, eredu eskaini behar diegu. Etorkizuneko hezitzaile gisa haurren eredu bilakatuko garela kontuan hartu behar dugu, izan ere, haurrek beraien konfiantza eremuan dauden pertsonengandik ikasten dute, hau da, bere egunerokotasunean presente dauden pertsonengandik ez edozeinengandik. Adin horietan normalean familia eta irakasleak bilakatzen dira eredu. Lehen Hezkuntzari erreferentzia eginez, irakasleek haurrek erreferente bihurtzen direla kontuan hartu behar dugu, beraz, berari imitatzen saiatuko dira beraien egunerokotasunean.

Haurrek imitazioaren bidez ikasten dutela baieztatzeko, ikerketa eta esperimentu ezberdinak egin dira. Horiek oso esanguratsuak dira, beraz, horietako bat azaltzea interesgarria iruditzen zaigu gure gaia baieztatzeko. Esperimentu batean haur talde bat hartu zuten eta bi azpi talde antolatu zituzten: A taldea eta B taldea. Sortutako azpi talde bakoitzari bideo bat jarri zioten. Bi bideo horiek berdinak ziren, baina amaierak ezberdinak ziren. Bi bideoetan ume formal bat zegon bere jostailuekin jolasten, ume bihurri bat agertzen den arte. A taldekoen bideoan, ume bihurria beste umeari molestatzen dio eta bere jostailuak hartzen ditu. B taldeen bideoan, aldiz, ume bihurriak ezin du jostailuak kendu eta ezer gabe geratzen da. 

Film horiek ikusi ostean, umeek filmean ikusitako egoera antzeko bat esperimentatzeko aukera izan zuten. Beraien erantzunak bideoak ikusitakoaren araberakoak zirela behatzeko aukera izan zuten ikertzaileek. A taldekoek jostailuak hartzen dituzte, jarrera hori ez dela egokia jakin arren, eta B taldekoek jostailu horiek ez dute eskuratzen, izan ere, hori izan da bideoak ikusi dutena. 

Esperimentu hori ikusita, eta aurretik aipatu dugun guztia kontuan hartuta, etorkizuneko hezitzaile gisa eredu onak izaten saiatu behar garela oso nabaria da. Bestela esanda, gauzak hitzekin esan beharrean, jarrerekin demostratzea beharrezkoa da. Erdararaz esaten den bezala, la velocidad se demuestra andando.

1 iruzkin:

  1. Polita idatzi duzuen hau. Aipatzen duzuen esperimentua topatzea eta esteka baten ipintzea eskergarria litzateke. Beste alde batetik, interesgarria ere balitz, zuon ikuspegian diozuena kontuan izanda, zuok zuon burua sakonago ezagutzeko zerbaitzuk egitea.

    ErantzunEzabatu