Argazki honek aurkezten duen gaia hau interesgarria iruditu zaigu eta bereziki IKT-ei buruz ikusmolde espezifikoago bat izateko grina sortu baitigu.IKT-ari buruzko ezjakintasun horrek bultzatu gaitu aurkezpen hau hautatzera. Gure helburua ikasteaz gain blogga begiratzen dutenek gurekin batera ikastea baita.
IKT proiektuaren xede nagusia trebetasun teknologikoa bermatzea da. Izan ere , gaur egungo hezkuntzaren oinarrietako bat teknologia da , eta ez hezkuntza arloan soilik , teknologiak bizitzaren arlo askotan erabiltzen da.Horren eredu dira justizia , adminiztrazio, politika…
Ikt proiektuaren bidez ikasleek era dinamiko,eta uste denez eraginkor batean ikasteko aukera dute.Proiektu honek ikasleei joera ikertzaile bat ematen die eta hori metodologia pedagogiko aldetik onurak ekar diezaieke. Izan ere , lehen hezkuntzako ume hauek ekimena izango dute eta ekimen hori bizitzako edozein arlorako ona izango da.IKT –k jarrera ireki bat gauzatzea bultzatzen du , ikasleen arteko harremanetan oinarrituta , interakzionismoaren teorian oinarrtzen baita.
Era berean , proiektu honek informazio iturrien erabilera egokia sustazen du eta arau batzuk errespetatuz ikasleentzako oso baliagarria izan daiteke. Arau horien artean , informazioa lanerako soilik erabiltzea edota ordenagailu edo gailu elektronikoekin ez jolastea nabarmentzen dira.Irakaskuntza kooperatiboa sustatzen duenez , irakaskuntza mota hori ahalbidetzen duten zenbait ezaugarri azpirramatzen ditu; batik bat , ikasleen parte hartzea, autonomoak izatea ( euren burua ebaluatzeko gai izatea), eta besteen ideiekiko errespetua izatea nahiz eta haiekin ados ez egon.
Familiek ere parte hartu behar dute hezkuntza‐prozesuan, beharrezko trebetasunak eta ezagutzak garatzeko prestakuntza eta informazioa eskatzen dute, alegia. Proiektu honek eskaintzen dituen baliabideen artean eskola 2.0 dago , non arbela digitala , webquestak, gelako bloggak eta skype dauden.
Eskola 2.0 informazio eta teknologia berriak sartzeko erabiltzen da. Lehen Hezkuntzako azken zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehenengo etapa helburu dituena. Hain zuzen ere, proiektu horren helburua da irakasleek nahiz ikasleek ikasgelan egiten duten lana egokitzea. Horretarako,ordenagailu txiki eramangarria ematen zaio ikasle bakoitzari.Arbela digitalak eta webquestak ikasgaien edukia errazteko daude.Blogg-a eraikitzeak gelan gertatukoen berri ematea suposatzen du.Skype erabiltzeak kultur arloan onurak dakartza , ikasleek beste ikastetxe bateko edota atzerriko ikasleekin komunikatzeko aukera daukatelako.Horrek hizkuntza berriak ikasteko eta kultura desberdineko ohiturak ezagutzeko aukera eskaintzen die.
Guri proiektuak eskaimtzen dituen onurak oso baliagarriak direla iruditzen zaigu eta ahalik eta ikastetxe gehienek proiektuan martxan jarri dezaten espero dugu.

Interesgarria horixe. Horretan hainbat eta hainbat proiektu daude, aurkitu duzuena euretariko bat baino ez da.
ErantzunEzabatuInteresatuz gero, asko daukazue hor ikasteko, egiteko, eta are garrantzitsuagoa, zuon ikasleekin sortzeko!