Motibazioa pertsona jakin bat gai baten inguruan era jakin batean jokatzea eragiten duen jardueratzat defini genezake. Prozesu intelektual, psikologiko eta fisiologikoen konbinazio bat da, hau da, egoera jakin baten aurrean, zein muturretara jo behar den eta zein intentsitatean jokatu behar dugun zehazten duen jarduera, alegia.
Gizakien beharren eta ingurugiroaren interakzioan oinarritutako motibazio mota desberdinak daude Pavon, Martinez, Vallejo, Cerato, Carranza, Zelaya eta Rivas (2013) adierazten duten moduan. Batetik, motibazio intrintsekoa dago. Motibazio hori jarduera bat burutzeko bultzada da, jarduera horrek suposatzen duen atsegintasun edo gogoak bultzatuta egiten dena. Bestetik, motibazio estrintsekoa. Kasu horretan jarduera derrigorrez egiten da edo helburu zehatz bat lortzeko. Horietaz gain, lorpenaren motibazioa dago, arrakasta lortzeko jardueratzat defini genezakeena.
Motibazio eza ere ageri da, jarduera batekiko inongo interesik edo hura burutzeko inongo intentzioa adierazten den jarduera, alegia. Hori pertsona horrek, ekintza hori egiteko gai sentitzen ez delako edo emaitza zehatz bat lortzeko ezintasuna ikusten duelako ematen da normalean.
Genero maskulino edo femeninoaren arteko desberdintasunak ezagutzeko motibazio mota ezberdinen inguruan ikerketa ezberdinak egin dira Pavon, Martinez, Vallejo, Cerato, Carranza, Zelaya eta Rivas (2013) aipatzen duten moduan. Horiek adierazten dutenaren arabera, emakumeek motibazio intrintseko altuago dute gizonekin alderatuz gero. Aldiz, motibazio estrintsekoarekin kontrakoa gertatzen zela behatu zuten. Azkenik, adituek adierazten duten bezala, lorpen motibazioaren inguruan ez daude alde nabarmenik.
Hezkuntza arloari erreferentzia eginez, motibazioa hezkuntzan oso arlo garrantzitsua dela esan dezakegu. Ikasle askok motibazio eza adierazten dute, ikasteko interesik ez dutelako edota euren burua ikasteko gai ikusten ez dutelako. Hargatik, irakasleek zenbait metodo pedagogiko erabili behar dituzte euren ikasleak motibatu eta emaitza akademikoak hobetzeko.
Lehenik, irakasleak motibazioa adierazi behar du eta , horretarako, egiten duenean sinetsi behar du, ilusio handia erakutsiz eta ikasleek berak planifikatutakoaren inguruan interesa adieraziko dutela sinetsiz. Horretarako, hark dituen baliabideen araberako metodologia pedagogikoak erabiliko ditu: lanak talde interaktiboetan, klase praktikoak , arbela digitalak, dituen giza-baliabide eta baliabide materialak aprobetxatuz.
Horretaz gain, irakasleak errutina ekidin behar du, teoria gaur egungo gertakariekin erlazionatzea estrategia esanguratsu bat bilakatu daiteke. Horrek ikasleen parte hartzean gorakada eragin eta ingurugiro egoki baten sorrera eragingo du. Era berean, ikasleak euren posibilitate eta bertuteetan sinestea eragingo du. Ikasleek era autonomo batean lan egin beharko dute.
Azkenik, instituzioek, irakasleei klase emateko eta ikasleei laguntzeko ahalik eta giza eta baliabide material hoberenak ezarri behar dizkiete. Era berean, irakasleei metodologia hobeak ikastea erraztu behar dizkiete ikasleengan emaitza hobeak lortu dezaten.
BIBLIOGRAFIA:
- Pavon, E., Martinez, A., Vallejo, B., Cerato, W., Carranza, D., Zelaya, A. eta Rivas, L. (2013). Diferencias de género en la motivación académica de los alumnos. Kontsulta: 2013-11-02. Iturria: http://es.scribd.com/doc/142002310/Diferencias-de-genero-en-la-motivacion-academica-de-los-alumnos-del-instituto-Mixto-Santa-Teresita

Ikusi dut.
ErantzunEzabatuOndo egituratu eta planteatua. Sakontasun handiagoa behar luke horrek; nola bultzatu norberarena, nola ikasleena...
Bestalde, erreferentzia APA arauen arbera ipini nahi izan duzuela ezagun da; elkarrekin gaudenean gogoratu iezadazue nola hobetu behar den esateko.