Translate

2013/10/29

MOTIBAZIOA GURE HURRENGO HELMUGA

Denok oso ondo dakigu zeintzuk diren gauzak motibazioarekin edo motibaziorik gabe egitearen aldeak, izan ere, seguruenik, horrelako egoerak esperimentatzeko aukerak izan ditugu. Ikasle baten ikuspegitik zerbait egiteko gogoekin erlazionatzen dugu motibazio kontzeptua, baina irakasle ikuspegitik gogoetatik baino haratago begiratzea beharrezkoa da. Motibazioarekin egiten diren gauzak izugarrizko gogoekin egiteaz gain, ikasteko aukera bikaina jasotzen dute gure ikasleak. Horretaz gain, errendimendua askoz altuagoa da eta, beste aldi batzuetan, lortuko ez ziren helburuak bete betean lortzen dira. Aldiz, motibazio falta dagoenean, gogorik gabe egiten direnez gauzak, zailtasun askorekin topo egiten dute ikasleek eta ez dute horiek gainditzeko grina sentitzen. Horrelako kasuetan, gehienetan behintzat, presaka ibiltzen dira gustatzen ez zaien hori lehen bailen amaitzeko eta hurrengo gauzarekin hasteko. 

Jakina denez, hezkuntza arloan asko dira motibazio faltarekin egiten diren gauzak. Hori dela eta, ikasle askori ez zaie eskolara joatea gustatzen edo, behintzat, gogorik gabe joaten dira, hau da, derrigortuta joaten dira inolako ilusiorik gabe. Hori da, hain zuzen ere, aldatu beharreko alderdirik garrantzitsuena. Ikasle guztiak eskolara ilusioz eta gogoz beteta joatea da irakasleok lortu beharreko helburua, beraz, motibazioa piztu behar dugu gure ikasleetan. Gainera, aditu askok baieztatzen duten bezala, ezagutza berriak barneratzeko eta ikaskuntza esanguratsua bihurtzeko motibazioa beharrezkoa da, bestela, ikasleak pasiboak bihurtuko dira eta ikaskuntza prozesua oztopatuta ikusten da. Guk motibazio falta sentitu dugu hainbatetan, beraz, horrelako egoerei buelta ematea interesgarria iruditzen zaigu etorkizun batean horrelako egoerak ekiditeko. 

Horretaz guztiaz gain, ezinbesteko iruditzen zaigu irakasleok motibatuta egotea gure lanbidearekin, bestela, nola motibatuko diegu gure ikasleei? motibatuta ez dagoen norbait beste batzuk motibatzeko gai izango da? Gure ikasleei motibazioa transmititzeko ezinbestekoa iruditzen zaigu motibatuta egotea, beraz, gure zeregina arlo horretan garrantzi handikoa da. Gure lanbidea errutina bihurtzen bada, ilusioa galduko dugu eta ikaste prozesua ez da esanguratsua izango inorentzako, izan ere, ez dugu amaitu behar, gure lanbideak guk ez garela orojakileak, baizik eta, gure ikasleekin batera edo gure ikasleengandik asko ikasten dugula. 

Azaldu dugun guztiagatik garrantzitsua eta aproposa iruditzen zaigu motibazioari buruz gure buruak janztea, etorkizun batean gaur egun eskola askotan dagoen motibazio falta desagerrarazteko.

1 iruzkin:

  1. Irakurrita.
    Zorte on gaiarekin; entzuteko gogoz nago, nik ere ikasteko.

    ErantzunEzabatu