Argazki honetan adierazten den mezuak oso kontzeptu garrantzitsua isladatzen zuela iruditu zitzaigunez , bloggean argitaratzea erabaki genuen . Izan ere , hezkuntza sistema osasun sistemarekin batera gizartea suspertzeko gakoa da. Gaur egun murgilduta gauden krisi latz honetatik ateratzeko bide garrantzitsu bat dela uste dugu.
Horretarako irakasle onak
beharrezkoak dira , etorkizunerako gizartearen produktuak ekoiztu ahal
izateko.Teoria marxista honetan oinarriturik produktu hauek ahalik eta egokien prestatu behar ditugu .Hala ere ,
derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxillergoko irakasle askok makina bat
urte egindako programa bat jarraitu baino ez dute egiten , eta egunero
gertatzen diren berri garrantzitsuak erabat baztertzen dituzte.Berri horiek ere
historiaren parte dira eta gaur egungo bizitzan dauden arazoekin zerikusia
dutenez , aztertu behar dira.
Era berean , irakaskuntzan
metodologia pedagogiko desberdinak suertatzen dira denboran zehar.Metodologia
horietako batzuk ordura arteko metodologiak ordezkatzen dituzte eraginkorragoak
suertatzen baitira.Beraz , irakasleek metodologi horiek aztertu eta haien
taldean funtzionatzen duten egiaztatu behar dute. Nolabait , irakasleek
etengabe ikasi behar dute, berrikuntza horiek aztertu eta prozesu intelektualari
ezin diote amaierarik eman.
Irakasle bihurtu nahi duen
persona orok ezin du ahaztu kontzeptuak , metodologiak aldatzen direla eta
horiek ikastera behartuta dagoela bere funtzioa ahalik eta hobekien bete dezan.

Irakurri dudanak poztu nau; horixe nola egiten duzuen ere erakutsi behar zenukete bidea eginaz.
ErantzunEzabatu-
"Teoria marxista"? Nondik? Nik uste dut informazio elipsia dagoela arrazonamenduan.