Translate

2013/10/06

IKASGELAN EGON DAITEZKEEN ARAZO POSIBLE BATZUK

-Hasieran emandako itxura garrantzia handia dauka.  Bestela esanda, irakasleak zugandik gutxi espero badu, nota altuena lortzea ez da erreza izango. Aldiz, zugandik asko espero badu eta itxaropen altuak baditu, nota altuak lortzeko bideak errazagoak izango dira eta azken emaitza lortzea samurragoa izango da.

            Pertsona ezezagun bat lehengo aldiz ezagutzerakoan, hari buruzko hipotesiak egitea saihestezina da. Hipotesi horiek gure iritzietan oinarrituta daude, beraz, aurreiritziak direla aitortzea beharrezkoa da. Gainera, pertsona hori ezagutzen ez dugunez, logikoa den bezala, hasierako pentsamendu horiek aspektu fisikoan oinarritzen dira gehienbat. Hasierako jarrerak ere eragina izaten dute, baina horietan gutxiago jartzen dugu arreta. Horrelako jarrerak denok egiten ditugula esatea garrantzitsua da horri buruzko kontzientzia hartzeko eta jarrera hori aldatzeko aukera izateko. Jarrerak aldatu ahal izateko kontzientzia hartzea lehengo urratsa da.

            Etorkizuneko irakasle gisa, horrelako jarrerak erakustea arazo bat izan daiteke. Gure geletan egongo diren ikasle guztiak ezberdinak izango dira eta jarrera ezberdinak erakutsiko dituzte lanari dagokionez. Horrela izanda ere, gure itxaropenak altuak izan behar dira ikasle bakoitzean. Era horretan, posiblea izango da ikasle bakoitza bere neurrian garatzeko aukera izatea eta bere gaitasunak ahalik eta gehiago garatzea.

            Horretaz aparte, ikasleek sentimendu hori nabaritzen dute, hau da, beraien buruari buruzko itxaropenak nolakoak diren igartzeko aukera izango dute. Horrek eragina zuzena izango du beraien jarreran, hau da, beraien autoestima itxaropenen araberakoa izango da eta horren arabera lan gehiago edo gutxiago egingo dute, beraz, horretan laguntzeko gure itxaropenak altuak izan behar dira. Ikasleetan gertatzen den hori guztioi gertatzen zaigu, hau da, gurengandik espero dutenaren arabera jokatzen dugu.

-Ideologia desberdintasuna arazo bat izan daiteke. Era berean, ideologia berdina izateak onura ona ekar ditzake. Adibidez, politika desberdina  izatean, irakasleak zugandik aldendu dezake

            Askatasuna presente egon behar da gure egunerokotasunean, beraz, askatasun hori nabarmena izan behar da gure geletan ere. Ideologietan ere askatasuna erakutsi behar dugu eta aniztasuna errespetatu. Horrela izanda ere, ideologia batzuk oso aurkakoak direnez, baliteke ikasle batzuk irakaslea urrun sentitzea, hau da, beharrezkoa den konfiantza eremu hori oso nabarmena ez izatea. Horrelako kasuak gure geletan ekiditeko saiatu behar gara ideologiak bigarren plano batean mantentzen eta gelako egunerokotasunean protagonista ez bihurtzen. Era horretan, ikasleak ez dira horien arabera baldintzatuta sentituko eta irakaslearen gertutasuna esperimentatzeko aukera izango dute.

-Era berean, irakasle batek bere ideologia adierazi dezake inkontzienteki eta horrek bere inguruan dauden pertsonetan eragina izan dezake, pentsamendu aldaketa bat sorraraziz. Beraz, ikasleetan ere jarrera aldaketak egotea posible izango da irakasleen gustukoa izaten saiatzeko.

            Tamalez, ideologia ezberdinak izatea arazo bat bihurtu daiteke gela barruan. Askotan,  irakasleen ideologia ikasleen ideologiarekiko kontrakoa denez, iritzi ezberdinak azaleratzen dira gai batzuen inguruan. Iritzietan ere aniztasuna egoteak positiboa da ikuspuntu ezberdinak ikasteko eta aztertzeko aukera dagoelako. Horrela izanda ere, ideologiari dagokionez, iritzi ezberdinak egotea askotan ez da oso positibo ikusten, beraz, ikasleek desberdintasun hori ezkutatzen saiatzen dira. Ikasleek sinesten dute kalifikazio onak lortu ahal izateko beharrezkoa dela irakaslearen iritzia sinestea beraien gustukoa izan dadin. Hori lortzeko,  irakaslearen pentsamenduen aldekoak direla erakusten saiatuko dira.

             Horrelako egoerak oso ohikoak izaten dira geletan eta gutako guztiok hori esperimentatzeko aukera izan dugula esango nuke. Irakasle batzuekin iritzi ezberdinak izan arren, onartuta sentitu garenez, iritzi horiekin aurrera jarraitu dugu. Beste irakasle batzuekin aldiz, oso zaila da beste iritzi bat aurkeztea, beraz, iritzi berdina defendatzen saiatzen gara. Horrelako egoerekin topo egingo dugu etorkizunean, beraz, iritzi aniztasuna errespetatu behar dugu beti, inolako aitzakiarik gabe. Gure ideologia, nahi edo ez, transmititzen dugu hainbat bideetatik, baina, horrela izanda ere, aukera eskaini behar diegu gure ikasleei beraien ideologia erakusteko. Beti errespetatu behar ditugu iritzi ezberdinak, horiei buruz eztabaida egitea posiblea da, baina beti errespetatuz eta horietan aldaketa bat behartu gabe.

-Aurreiritziak ere nabarmen eragin dezakete. Adibidez, ume bati buruz gauza txarrak esaten badira, irakasleak aurreiritzi txarrak izango ditu eta ez dio berdin begiratuko.

            Hezkuntzaren munduan, gainontzeko arloetan gertatzen den bezala, oso ohikoa da etiketak jartzea. Horiek hainbat arrazoiengatik sortzen dira, hala nola, asko hitz egiteagatik, etxeko lanak ez egiteagatik, bihurriak izateagatik... Horietako batzuk beteko dira, baina beste batzuk, aldiz, ez dira beteko eta, horrela izanda ere, eragina izaten dute ikasleengan. Gehienbat motibazio arloan eragina dutela esango nuke, hau da, etiketaren arabera ikasleek beraien buruaren irudi bat eraikitzen dute eta horren arabera motibazio maila igo edo jaitsi egiten da. Etiketa "negatiboa" bada ikasleak amore emango du eta ez da hori aldatzen saiatuko. Kontrako kasuan, aldiz, etiketak "positiboak" badira, ikaslea oso motibatuta sentituko da hori mantentzeko eta hobetzen jarraitzeko. 

            Hori guztia kontuan hartuta, etorkizuneko irakasle gisa etiketak ekiditea beharrezkoa izango da. Beste batzuen ahotik entzuten diren iritziak baztertu behar ditugu eta gure iritzi propioak eraiki behar ditugu behin haurra ondo ezagutu ostean.



1 iruzkin:

  1. Kaixo.
    Orain 110 posti erantzun behar diedanez, erantzun bakar bat denontzat, amaieran bakoitzarentzako zatia
    ---------------------------------------
    ---------------------------------------
    Idatzitako guztietatik ideia batzuk iruzkinduko ditut, sakonago pentsatu beharrekoak. Ez hartu txartzat, ideia interesgarri ugari baitaude; baina denei erantzun behar badizuet, horrela baino ez dakit egiten.
    -
    Gustura irakurri dut zure analisia. Baina hutsune nabarmen bat dauka, analisia baino ez da, ez duzu pentsatu eta idatzi zuk zeuk zelan emango zeniokeen zein irtenbide arazo horiei (azken esaldia kenduta, baina ez dut uste horretan benetan pentsatzen jarri zarenik).

    Beste oharren bat:
    Ikasteak du ardura, ez notak (eta ikerketa horretan ikasketak neurtzen dira).




    ErantzunEzabatu