Translate

2013/10/20

IRAKASLE MIRESGARRI BATI EGINDAKO ELKARRIZKETA

IRAKASLE MAGISTRALARI EGINDAKO ELKARRIZKETA


Aste honetan institutura bueltatu nintzen eta nire bizitza osoan izan dudan irakaslerik onenarekin egoteko aukera izan nuen.Nahiz eta nire iritzi subjektiboa den, hura aukeratzeko arrazoi objektiboak erabili ditudala uste dut.Izan ere,haren jakituria ez ezik, ikasleengan erakusten zuen jarrerak eta klaseak emateko erak bultzatu nau hura hautatzera.

Elkarrizketak denbora larregi iraun zuen , hark nik izandako lesio luzeaz eta nire ikasketengatik itaundu zidalako.Elkarrizketa hasi baino lehen , hark irakasle gisa jardun duen leku guztiak aipatu zituen: Miranda de Ebro , Huelva , Bilbao , Medina de Pomar eta Vitoria-Gasteiz.Leku bakoitzatik zerbait berezia ikasi zuela esan zidan eta gauza horien guztien sintesia bilakatu duela gaur egungo irakaslea.Nik hark esandakoa entzun nuenean harekiko miresmena areagotu zen.

Nahiz eta hilabete dexente igaro diren ez nuela ikusten , hark ikasle gehienekin konfiantza handia zuenez , hari galdera asko egin nizkion .Galdera horien guztien erantzunetatik ikastea espero dut.Behin eta berriz esan zidan irakasle ona izateko ikasle guztiak ulertu eta haiei laguntzea ezinbestekoa dela , nolabait funtzio pedagogikoa betetzeaz gain ,funtzio humanistikoa bete behar dugula.

Nik irakasleak esandakoari buruz ikastea espero dut , baina horretaz gain hezkuntza arloan nire ekarpen pertsonala egitea gustatuko litzaidake noizbait norbaitek ni mirestu nazan.

1 iruzkin:

  1. beste toki batetik kopiatutakoari KENDU FORMATUA argitaratu aurretik
    --
    Galderetatik baino, erantzunetatik ikasiko duzula uste dut nik.
    --
    Oraintxe arte denei erantzun diet pertsonalki eurena irakurrita, baina orain askok batera idatzi duzuenez, kafea denentzat:
    Lanaren hurrengo zatiak hiru pausu ditu:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.
    Hori datorren martitzenean erabiliko dugu.

    ErantzunEzabatu