Behin bakoitzak bere elkarrizketa egin ostean eta ideiak partekatu ostean, mapa kontzeptuala egiteko bakoitzak ikasitakoaren sintesia egitea beharrezkoa zela konturatu ginen. Era horretan, aukera genuen jasotako ideien artean erlazioak egiteko eta, beraz, ikasitakoaren edukia aberasteko. Jasotako informazioa 3 arlo ezberdinetan sailkatu dugu, arlo pedagogikoak, humanistikoan eta sozialen, hain zuzen ere. 3 arlo horiek oinarri gisa definitu ditugu irakaskuntza funtziorako garrantzitsuak direlako gure ustez. Gainera, irakasle batek bere lana ondo betetzeko hirurei erreparatzea beharrezkoa dela uste baitugu.
Arlo pedagogikoari dagokionez, ezinbestekoa da pazientzia izatea gela kontrolatu ahal izateko eta egiten dugunarekin disfrutatu ahal izateko. Horretaz gain, umeen energia kontrolatzea ere beharrezkoa dela sinesten dugu, bestela, gelako giroa apurtu egiten da eta oso zaila bilakatzen da aurrera jarraitzea eta aurreikusita dauden helburuak betetzea. Erabiltzen dugun tonua zaintzea beharrezkoa da baita ere, izan ere, horrek eragina zuzena da ikasleen jarrera eta jokabideetan. Bestela esanda, gelako giroak baldintzatzen duen beste osagai bat da.
Horretaz guztiaz gain, lehengo urratsa garai soziokulturalari egokitzea izango litzateke, izan ere, horrek baldintzatu egiten du klaseen antolaketa, hau da, klaseak antolatzeko baldintza hori kontuan hartzea beharrezkoa da. Horretarako, eguneratzea eta gertaera esanguratsuen berri izatea beharrezkoa da, bestela, informazio asko kontuan hartu gabe geratuko da eta horren ondorioak kaltegarriak izan daitezke haurrentzako.
Aipatutako guztiaz gain, beharrezkoa da berrikuntza teknologikoei erreferentzia egitea.Irakasle batek berrikuntza horiek ezagutu eta praktikan jarri behar ditu, baina, horretaz gain, berrikuntza horiek irakasleei transmititzea beharrezkoa da. Era horretan, ikasleak horiek erabiltzeko ohitura hartuko dute eta erraztasunak izango dituzte beraien hezkuntza prozesua aurrera eramateko. Kontuan hartu behar dugu gaur egun gure gizartean teknologia oso presente dagoela eta askotan beharrezkoa dela. Gogoan izan behar dugu hezkuntzaren helburuetako bat haurrak gizartean bizitzeko prestatzea dela.
Ikasleen motibazioa mantentzeko beharrezkoa da hezkuntzan aurrera jarraitzeko gogoak erakusteko eta, horretarako, teknika pedagogikoak erabiltzea beharrezkoa dela ondorioztatu dugu. Hori lortzeko, aurretik aipatutakoa betetzeaz gain, irakasleak beste teknika batzuk erabiltzea beharrezkoa da. Galderak oso teknika sinple baino aberatsa da, izan ere, bide ezberdinak erabiltzen ditu landu beharreko kontzeptuak lantzeko, hala nola, debateak antolatu, taldeko dinamikak.... Era horretan, ikasleen protagonismoa errespetatuko da baita ere.
Arlo humanistikoari erreparatuz gero, ikasle guztien ezaugarriak ezagutzea beharrezkoa dela esango genuke. Gure geletan aniztasuna egongo da, hau da, ikasle bakoitzak bere ezaugarriak ditu eta irakasleak horiek ezagutu behar ditu horiei erantzun bat eman ahal izateko. Gainera, horiek ere gelako dinamika baldintzatiko dute. Ezaugarri horiek ezagutzea ikasle bakoitzaren ahulguneak ezagutzea ahalbidetuko digu eta, beraz, horiek nola garatu ahal ditugu diseinatzea eta praktikan jartzea errazagoa izango da. Hori jakin arren, ikasle guztiak bertan tratatzea beharrezkoa da berain artean desberdintasunak ez hautemateko eta beraien arteko jarrera negatiboak ekiditeko. Gainera, hori beharrezkoa izango da ikasle bakoitzak bere buruaren irudi positibo bat eraikitzeko aukera eskaintzeko. Horretarako, haur bakoitzaren indarguneak indartu behar ditugu konfiantza transmititzeko eta aurrera jarraitu ahal izateko. Horretaz guztiaz gain, irakasleak , ikasleek eskolatik kanpo dituzten arazoak aztertu eta laguntzen saiatu behar du, arazo horiek errendimendu akademikoan eragina ez izateko.
Arlo sozialean, irakasleak kultura eta ohitura desberdinak ezagutu eta errespetatu behar ditu.Gaur egun kultura desberdineko ikasle ugari biltzen dira klasean eta gelako giroa positiboa izateko horiek errespetatzea beharrezkoa da. Ikasleek ikasteko gelako giroa positiboa izan behar da, bestela, oztopoak aurkituko dituzte aurrera jarraitzeko. Horretaz guztiaz gain, familiak oso garrantzitsuak bilakatzen dira hezkuntza eremuan, beraz, horiek presentzia eta parte-hartzea bultzatu behar dugu. Oso garrantzitsua da familiek beraiek seme-alaben hezkuntza prozesuaren parte bilakatzea. Horretarako, bilerak antolatzeaz gain, beraien parte hartzea gelara luzatu behar dugu.
Gustura irakurtzen ditut zuek idatzitakoak. Gustoren hasiera, horixe kontzeptu mapan ez duzuelako idatzi.
ErantzunEzabatuBestea ona izan da kontzeptu mapan izan dudan zalantzaren bat kentzeko, baina mapan esanda egon da gehiena.